XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udazkeneko hostoak

Zein ederrak diren kolore aldakorrak dituzten zuhaitzen hostoak:

Indigaztainondo hostoa

platano hostoa

haritz hostoa

gaztainondo hostoa

urki hostoa

izei hostoa

Zure aldizkariaren erdiko 8 orrialdeak ken itzazu.

48 kartak kontu handiz ebaki, atzean dauden puntutxoak segituz.

24 karta hori eta 24 karta gorri dauzkazu.

Joko araua

2 jokalari guttienez.

Kolore bereko 24 kartak mahainaren gainean zabal itzazu, agerian.

Beste 24 kartak metatuak dira ahozpez, jokalarien erdian.

Lehen jokalariak karta bat hartzen du metatik eta itzultzen.

Jokalari guziek begiratzen dute eta ahal bezain laster bilatzen dute karta bera haien aurrean dauden 24 karten artean.

Karta bizkia aurkitu duen lehenak parea atxikitzen (gordetzen) du.

Hurrengo jokalariak karta berri bat itzultzen du, eta horrela segitzen du jokoak, karta-meta bukatu arte.

Pare gehien dauka da irabazle.

Jolasteko beste aukerak

Ttikienentzat: karta guttiagorekin jolas daiteke.

Handienentzat: kartak gelditzen dira mahainaren gainean zabaldurik.

Metako kartak kentzen dira, ateratzen direnean.

Horrela bilaketa zailagoa da.

Anne Caylak asmatutako jolasa - Claudine Kerbrat-ek egindako marrazkiak.